Quor

Bilatzailea
3 Karaktere gutxienez
Quorwww.quor.es
1
14

Irtenbide berriak

 

QUORek merkatuak, teknologiak, eta gizartea eta kontsumitzaileak batik bat, etengabe aldatzen direla ikasi du.
 
On line ospearen inguruko azterketak merkatura atera eta protokolizatu zituen lehen enpresa izan zen. Horrez gain, 2008. urtean on line ospeko lehen azterketak aurkeztu zituen, eta 2009an, linean arakatzeko eta monitorizatzeko lehen teknologia garatu zuen: Webrunner.
 
Netnografia azterketaketa produktu, zerbitzu, lehiakide eta bestelakoen on line insight azterketan egin ditzakegu tresna horren bidez. Berrikuntza nahitaezkoa da, eta hori dela eta, irtenbide eta hurbilketa berriak bilatzen ditugu.
 
Atal honetan, azterketa mota berriak aurkeztuko ditugu aldizka; hurbilketa metodologiko berriak, jarduera-ildo berriak, gure bezeroek aurre egin behar dieten arazoei erantzun eta irtenbide berriak emateko.
 
Hemendik gutxira hauek aurkeztuko ditugu:
  • TSP (Prezioarekiko Sentikortasun Tracking): banaketa-enpresen prezio irudia sei hilez behin jarraitzeko azterketa. Sektoreetarako pentsatuta dago TSP, azterketaren prezioa arrazoizkoa izan dadin, betiere hiru enpresak edo gehiagok elkarrekin kontratatzen badute.
  • QTrends Lab(Quor Trends Lab): 2009. urtetik gizarte-joerak eta gure bezeroen negozio-merkatuan izan dezaketen eragina aztertzen ditugu. Joeren azterketan oinarritutako aholkularitza «industria berri» bat moduan finkatzen ari da AEBn, Holandan, Erresuma Batuan, Alemanian...Hemendik gutxira joeren azterketari buruzko Blog post berrian dagoeneko argitaratu dituen zenbait txosten jakinarazten hasiko da Quor, etorkizuneko Quor Trends Lab txostenen harpidetzagatiko zerbitzu berriaren aurrerakin moduan.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.