Quor

Bilatzailea
3 Karaktere gutxienez
Quorwww.quor.es
5
14

Elkarte profesionalak

Elkarte profesionalak

QUORek harreman profesionalak ditu Espainiako eta nazioarteko gure sektoreko elkarte nagusiekin.

Enpresa hauen kide aktiboak gara:

Mundu mailako erakunde profesionalik handiena da Esomar. Ehun eta hogeita hamar herrialde baino gehiagotako gizarte- eta merkatu-ikerketako 4.700 enpresa inguru biltzen ditu.

Elkarte honek, arau eta zuzentarauak sortuz, estandar profesionalak eta mundu mailan sektoreko gure jardueraren kode deontologikoa eta etikoa bete daitezela sustatzen du.

QUORek, Esomar-en kide aktiboa izanda, elkarteak berak egindako lanetan bultzatutako zuzentarau guztiak aplikatzen direla bermatzen du, eta haiei atxikitzen zaie.

Esomar

Espainiako merkatu, marketin eta iritzi azterketen elkarteko (AEDEMO) kide garrantzitsuetako bat da QUOR. Merkatu-ikerketaren eta iritzi-azterketen sektorean dauden eragile nagusiak biltzen ditu. Aitor Vallejok (QUOReko bazkide zuzendariak) AEDEMOren urrezko intsignia eskuratu zuen 2010. urtean.

AEDEMOko kidea izanda, Elkartea atxikita dagoen etika profesionaleko kodeak eta jokabide-gidak betetzen eta errespetatzen direla bermatzen du QUORek; ICC/ESOMARen kode deontologikoa bereziki.

Aedemo

Word of Mouth Marketing Association (WOMMA) munduko mailako erakunde nagusia da  Word of Mouth marketinaren esparruan (e-WOM). QUOR 2009. urtetik da WOMMAko kidea, eta elkarte honen kide aktibo moduan onartu duten Espainiako lehen enpresa da.

WOMMA

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.