Quor

Bilatzailea
3 Karaktere gutxienez
Quorwww.quor.es
5
14

Online Research

Online Research

Pertsona, marka edo produktu baten on line ospearen kudeaketa eraginkorra ongi egiteko, aldez aurretik Interneten dauden iritzien bilaketa-, monitorizazio- eta azterketa-prozesu bat egin behar da. QUORen Sarean entzute aktiboa egiteko, eta webak, berriak, foroak, blogak, mikroblogak eta gizarte-sareak arakatzeko prestatuta gaude.

QUORen webeko marka eta produktuei buruzko iritzi-giroaren monitorizazioan adituak gara, eta ez ditugu aipamenak bakarrik identifikatzen; markaren aldekoak ala kontrakoak diren kontuan hartuz sailkatzen ditugu. Bestalde, iritziaren “argitaratzailearen” eragin-maila ere baloratzen dugu. Horrela, on line ospearen argazki dinamiko eta eztabaidaezina ematen diegu gure bezeroei, komunikazio-erabaki estrategikoak har ditzaten, eragileak kudeatzeko eta abar.

Etnografia tradizionalaren teknikak esparru digitalean aplikatzen ditugunez, QUORen kontsumitzaileen portaerari buruzko informazioa lortzen dugu, haien motibazio-insightak aurkitzen ditugu, baita balorazioak ere, azterketaren xedean eraginik izan gabe. Hau da, metodologia tradizionaletan, ikertzailea, aztertuko diren herritarrekin harremanetan sartzean gertatzen den isuria egin gabe.

QUORen markaren eta kontsumitzaileen artean “engagement” sortzen duten on line bezeroen erkidegoak diseinatu, sortu eta kudeatzen ditugu. Markak eta bezeroak harremanetan jartzen ditugu ingurune digital batean, bete gabeko beharrei buruzko informazioa zuzenean eta arin emateko, produktu berriak baloratzeko, eta kalitatean eta zerbitzuan hobe daitezkeen eremuak jakinarazteko.

Aitor Vallejo

Gaur egun markak ez dira ezaugarrien zerrendak edo Unique Selling Propositions; gaur egun, marka handiak ISTORIOAK dira.

Aitor Vallejo Bazkide kudeatzailea

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.