Quor

Bilatzailea
3 Karaktere gutxienez
Quorwww.quor.es
Aitor Vallejo

Aitor Vallejo – Bazkide kudeatzailea eta zuzendari teknikoa

Hogeita hamahiru urteko esperientzia du merkatu- eta iritzi-azterketak egiten. Euskal administrazio publikoan lan egin zuen, Estatuko hiru erakunde handitan, zortzi urtetan Euskadiko Kutxako Enpresa Alorraren merkatu-azterketen zuzendaria izan zen, Diara Desing enpresako kudeatzailea, 2001. urtean QUOR sortu zuen arte.

Orientazio kualitatiboko erakundeetan ikerketa kuantitatiboko arduraduna da, eta metodologia arazoan oinarritu behar dela dio; ez alderantziz. Hainbat sektoretan azterketak egin eta zuzendu ditu, besteak beste: Banka, aseguruak, elikagaiak eta edariak, higienea eta lurrinak, telekomunikazioak eta Internet, automobilgintza, argitaletxeak, komunikabidea eta telebista, sektore publikoa, alderdi politikoak, B2B, farmazia eta osasuna, teknologia eta berrikuntza eta abar.

Soziologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, INSIDEko MBA egin zuen unibertsitate berean, IMPVko marketineko masterra, gizarte-berrikuntzaren inguruko ikasketak egin ditu ESTEn, Informatika eta Estatistika Comillaseko Pontifize Unibertsitatean...

Irakasle gonbidatua eta ikertzaile laguntzailea ere izan da unibertsitate hauetan: EHU, Mondragon Unibertsitatea, Carlos III. Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, La Habanako Unibertsitatea, Aragoiko Teknologia Erakundea, CADI, DGA. Gai hauei buruzko ikastaroak eman ditu: gizarte-ikerketa aplikatua, azterketa kualitatiboa, marketin-ikerketa, marka eta produktu irudia, berrikuntza eta industria-diseinua eta abar.

aitorvallejo@quor.es

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.